XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(8) Jainkoa lekuko dut guziak Kristo Jesusen samurtasunez maite zaituztedala.

(9) Eta huna ene otoitza: gero ta gehiago ugari dadila zuen maitasuna, jakitate ta adimendu osoan, (10) on dena froga dezazuen, garbi eta estakurugabe ager zaitezten Kristoren Egunerako, (11) Jesu Kristoren ganikako zuzentasun fruituz beteak, Jainkoaren aintza eta gorespen.

Paulorentzat, bizitzea Kristo da (12) Anaiak, nahi dut jakin dezazuen gertatu Gertatu. Pauloren preso sartzea zaidanak, izaitekotz, berriona aintzinarazi duela.

(13) Alabainan, gauza ageria izan da gobernadorearen egoitza guzian eta beste orotan ere, Kristoren gatik nagola kateetan.

(14) Eta anai gehienak, ene kateei esker, Jaunaren baitan fidaturik, ausartagotu dira Jainkoaren hitza erraiteko beldurrik gabe.

(15) Egia erran, zenbaitek bekaizkeriaz eta eztabadaz oihukatzen dute Kristo, bainan beste batzuek gogo onez.

(16) Hauk maitasunez ari dira; badakite berrionaren xuritzeko naizela hemen.

(17) Besteek, aldiz, aharraz dute mezutzen Kristo, eta ez zintzoki, ene kateetan nahigabetuko nautelako ustean.

(18) Bainan zer? Dena den, gisa bat ala beste, estakuruz ala egiz, Kristo mezutua da: horrek bozkariatzen nau eta bozkariatuko ere.

(19) Badakit hori ene salbamendurako izanen dela, zuen otoitzei eta Jesu Kristoren Izpirituaren laguntzari esker.

(20) Hori da ene igurikimen bizia eta ene esperantza: ez naiz batere ahalgetuko, bainan ausartziarekin daukat orai beti bezala, handietsia izanen dela Kristo ene gorputzean Gorputzean. Juduentzat gorputza, maiz gizon guzia da. Girixtinoa, bataioaz Kristoren menbro denaz geroz (1Kor615;1017;1227;Ga320;Ef530) haren bizia eta heriotzea Kristoren bizi eta heriotze bilakatzen dira, ala ene biziaz, ala ene heriotzeaz.

(21) Zeren, enetzat, bizitzea Kristo baita, eta hiltzea irabazi Irabazi, Kristo ene biziarekin bat eginen baitut (123). Bertset hauek irakurtzean orroitu behar da Paulo preso dela eta hiltzera kondenatua izan daitekela (ikus 120;217), Kristoren berriona mezutu duelakotz (113).

(22) Bainan haragian Haragian, gorputzean bizi naizela, ene lanak fruitu eman badezake, ez dakit zer hauta.

(23) Bi aldetarik hertsatua nago: joaiteko gutizia nuke, Kristorekin izaiteko, ainitzez hobe bailiteke.

(24) Bainan haragian egoitea beharrago zuen gatik.

(25) Huntaz segur naiz: badakit egonen naizela eta zuen guzien artean (...).